Izan zenuen
haurtzaroa

beste bati eman diezaiokezu orain.

Otorduak familian, udako oporrak, askaria eskolatik irten ondoren, marrazki bizidunak, etxerako lanak, merkromina belaunetan… Zure oroitzapenak edozein izanda ere, eurekin idatzita dago zure haurtzaroaren historia. Zorionez, zuk aukera izan zenuen familia-ingurune batean hazteko eta bertan aurkitzeko pertsona guztiok nortasun orekatua eta autoestimu sendoa eraikitzeko behar eta merezi dugun babesa, zaintza eta maitasuna.

¿QUÉ ES EL ACOGIMIENTO FAMILIAR?

ZER DA FAMILIA-HARRERA?

Nafarroan badira 200dik gora haur euren haurtzaroaren historia idazten ari direnak zuk jaso zenuen guztia emango dien familia bat eduki gabe.

Adin txikikoak harreran hartzea aldi baterako legezko babes-neurri bat da, familia baten ardurapean uzteko haur bat. Familia horrek konpromisoa hartzen du haurra zaintzeko, dituen beharrak asetzeko, elikatzeko eta hezkuntza integrala emateko harreran dagoen denbora guztian. Familia-harrera bakoitzaren iraupena eta ezaugarriak kasu bakoitzean adosten dira, haur bakoitzaren egoera eta premien arabera.

¿Zer suposatzen du harreran hartzen diren haurrentzat?

Familia giroan hazteko aukera

Eta jatorriko familiarentzat?

Aukera bat zailtasunei aurre egiteko eta denborarekin familia berriro elkartzeko

Eta harrera-familiarentzat?

Ulertzea eurak direla haurraren ongizatearen arduradunak eta familia giroan hazteko aukera ematen diotenak, maitasunez, zainduta eta behar duen arretarekin

HARRERAKO ASTEARTEAK

Honaino heldu bazara seguru asko izango da ikerketa-fasean zaudelako, informazioa biltzen, edo beharbada harrera-familia bihurtzeko prozesuan murgilduta zaudelako… Eta beharbada zalantza asko dituzu, edo zure gogoetak beste pertsona batzuekin partekatzeko beharra. Horretarako antolatu ditugu “Harrerako astearteak”.

Topaketa hauen helburua da bertatik bertara ezagutzea familia-harreraren errealitatea. Topaketetan elkartuko dira adituak eta familiak, eta familia-harrerako prozesu osoaren ikuspegi global bat aurkeztuko dute denen artean. Aukera egongo da baita ere esperientziak partekatzeko eta hainbat gai lantzeko ikuspuntu desberdinetatik, betiere ikuspegi komunitario batetik abiatuta.

KONTSULTATU EGUTEGIA

HARRERAKO ASTEARTEEN EGUTEGIA

Próximos Eventos

No hay eventos

AKTUALITATEA

BETEKIZUNAK ETA LAGUNTZA NEURRIAK

Zure familia-egoera edozein izanik ere, posible duzu harrera-programan parte hartzea. Halere, nahitaez igaro behar da aukeraketa eta balorazio prozesu bat, ziurtatzeko zure familiak betetzen dituela oinarrizko baldintza batzuk.

Gure lana da zuei babesa eta laguntza ematea programan zehar. Prestakuntza emango dizuegu, talde tekniko espezializatu batek jarraipena egingo dizue, hilero jasoko duzue konpentsazio ekonomiko bat harreraren gastuak ordaintzeko, eta ezohiko gastuetarako dirua ere bai.

JAKIZU HOBETO ZEIN DIREN BETE BEHARREKO BALDINTZAK ETA GURE LAGUNTZA-NEURRIAK

Emaiozu beste bati zuk gozatu zenuen haurtzaroa.

HARRERAKO ISTORIOAK

Ez dago ezer lehen pertsonan kontatutako istorio bat bezalakorik ulertzeko zeinen garrantzitsua den haur hauentzat familia batean haztea.

HASI PARTE HARTZEKO ESKAERA

Eta gauzak argi badituzu, aski duzu klik bat egitea harrera-familia bihurtzeko.

HASI ESKAERA

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Edozein zalantza argitzeko edo tramite egiteko, jo gugana telefonoz zein posta elektronikoz.

Nafarroako Gobernua Karlos III.na etorbidea 2, beheko solairua 31002 Iruña / Iruña Tel. +34 948 012 012 - navarra@navarra.es

¿Qué implica para los niños y niñas de acogida?

Una oportunidad para crecer en un ambiente familiar